"Adimen artifiziala: adin eta irakasgai guztietarako jarduera didaktikoak" ikastaroan parte hartu dugu.
Urtarrilaren 24tik otsailaren 28ra, Madrid erkidegoko LH, DBH eta Batxilergoko 240 irakaslek INTELIGENCIA ARTIFICIAL: ACTIVIDADES DIDÁCTICAS PARA TODAS LAS EDADES Y ASIGNATURAS ikastaroan parte hartu dute.
Ikastaro hau, Fostering Artificial Intelligence at Schools Erasmus+ proiektu baten ondorioz sortu dena da. Talde honetako ikerlariak hauek dira: Marjon Blondeel (Vrije Universiteit Brussel), Joana Miranda (Teatro Braga Media Arts), Liliana Carrillo (Communications Manager), Gregorio Robles (Rey Juan Carlos University), Sara Borges (Teatro Braga Media Arts). Horiez gain, erkidego desberdinetako irakasle batzuek beraiekin lan egin dugu: @esparaTIC, @molinaayuso, @macucaruana, @luismiglesias eta @ainhoaberrilasa. @programamos.en laguntza ere izan dugu.
@juandalibaba-k sortutako learningml.org plataformaren bidez, adimen artifiziala nola erabili daiteken ikastetxeetan, adimen artifizialaren etikaren inguruko hausnarketa, mehatxuak eta aukerak landu ditugu ikastaro honetan.
Aurreko otsailaren 16an, FAIaS Multiplier Event 2 – MADRID egin bagenuen ere, ez da elkartzen garen lehengo aldia. Aurreko ikasturtean Bragan (Portugal) izan ginen, bertan irakasleekin aurrez aurre harreman izan genuen beraien kezka eta iruzkinei erantzuteko eta hala nola ponentzia interesgarri batzuk ere bai.
Moodlegune desberdinak
Ez nahastu moodleak!
Ikasturte honetan hainbat formazio eta material zabalkuntza egiteko, Hezkuntza Sailak bi moodle zabaldu ditu ikastetxe publikoentzat eta beste bat itunpekoentzat.
1 | Moodlegunea
Moodlegune Urdina
|
2
| Moodlegunea teknocurriculuma ip
Moodlegune Berdea: Teknocurriculuma Ikastetxe Publikoak |
3 | Moodlegunea digitalizazioa II
Moodlegune Laranja: Digitalizazioa Itunpeko Ikastetxeak
|
Bakoitzaren ezaugarriak, jarraian.
Moodlegune urdina
- Bere esteka da https://moodlegune.hezkuntza.net
- Ikastaroen matrikula ez da Hezigunetik egiten.
- Noizbait ikastaro bat bertan egin baduzu automatrikula sistema erabili daiteke ikastaro berrietan izena emateko.
Moodlegune Urdinak sarrera hau ere badu: https://moodlegune.hezkuntza.net/login/index.php
Moodlegune berdea: Teknocurriculuma (ikastetxe publikoak)
- Bere esteka da https://moodlegune.hezkuntza.net/teknocurriculuma_ip/
- Hezigunearekin lotuta dago. Matrikula Hezigunean egiten da.
Moodlegune Berdeak sarrera hau ere badu: https://moodlegune.hezkuntza.net/teknocurriculuma_ip/login/index.php
Moodlegune laranja: Digitalizazioa (itunpeko ikastetxeak)
- Hezigunearekin lotuta dago. Ikastaroen matrikula Hezigunean egiten da.
- Bere esteka da https://moodlegune.hezkuntza.net/digitalizazioa_ii/
Moodlegune Laranjak sarrera hau ere badu: https://moodlegune.hezkuntza.net/digitalizazioa_ii/login/index.php
Digitaldea “SIMO: Teknologia eta Hezkuntza Berriztatzeko Nazioarteko azoka”-n
Urtero bezala, IFEMA MADRIDek SIMO Hezkuntza izeneko azoka antolatu du, 2022ko azaroaren 22tik 24ra.
SIMO Teknologia eta Hezkuntza Berriztatzeko Nazioarteko Azoka da. Ekitaldiak irakaskuntzarako teknologia eta eduki digitaletan liderrak diren markak biltzen ditu urtero, irakaskuntzako profesionalentzako erreferentzia teknologikoko ekitaldian. Azokan hezkuntza-berrikuntzaren zerbitzura dauden abangoardiako tresna eta soluzio teknologikoen ikuspegi garrantzitsua erakusten da, baita irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak eta ikastetxeen kudeaketa hobetzeko ere.
Digitaldeko partaide batzuk bertan egon dira: erakusketak ikusten, baliabideak ezagutzen, hitzaldietan parte hartzen, soluzio berriak aztertzen eta bilera ezberdinetan ideak zein iritziak elkarbanatzen. Hala, INTEFekin bilduta egon dira, honako bi lantaldetan lan eginez: teknologia aplikatuen lantaldea (nola ezartzen diren teknologiak ikasgeletan, EducaDigitalen arabera) eta irakasleak prestatzeko lantaldea (nola ematen zaien prestakuntza irakasleei hainbat autonomia-erkidegotan, bai gaitasun digitalari dagokionez, bai metodologiako irakasleentzat beharrezkoa den prestakuntzaren beste eremu batzuetan). Bertan, gure estrategiak eta gure ideiak partekatu zituzten beste erkidegoekin.
Bilera hauetaz gain, bi ponentzietan murgilduta aritu dira: “CICLO HELIXA EDUCATION: Aumentando la Educación en una Sociedad Aumentada” eta “Estrategia aragonesa para la competencia digital docente”.
SIMO azokan parte hartzea oso aberasgarria izan da. Asko ikasi eta partekatu dute beste irakasle eta adituekin batera.
Curriculum eta konpetentzia digitala ikastaroaren aurkezpena.
Curriculum eta irakasleen konpetentzia digitala ikastaroa: izena ematea
Ikasturte honetan Berritzeguneetatik formazio berezia antolatu da Hezkuntza Sailak dituen erronkei aurre egiteko: curriculum berriak dakartzan aldaketak gure ikastetxeetan inplementatzen hastea eta irakasleen konpetentzia digitala garatzea.
Alderdi komunak daudela ikusita, batera eskaintzea erabaki da, modu osagarrian. Ikastaroa autoikaskuntzarako diseinatuta badago ere, ikastetxeetako klaustroen bidez ere bideratuko da.
Izena eman daiteke azaroaren 7ra arte, Hezigunean. Bertan, irakasle.eus kontua erabilita, irakasleek aukera dezakete bi ibilbideen artean: A1 (40 ordu) edo A2 (50 ordu).
Curriculuma ardatza izanik, formazioa 3 modulutan banatzen da. Horietan hainbat ataza proposatuko dira eta irakasleen konpetentzia digitala zeharka garatuko da.
- A1: Ikaste-irakaste prozesuetan teknologia digitalak erabiltzeari hasierako prestakuntza da. Teknologia digitalei buruzko ezagutza teorikoak edo irakaskuntza-esperientzia praktikoa lantzen dira konpetentzia-maila honetan.
- A2: Hastapenean oinarritutako konpetentzia-maila honetan, irakasleek praktikan jartzen dituzte beren konpetentzia digitalak hezkuntza-egoera errealetan. Ikasgelako lanean eta teknologia digitalen erabileran tutoretzapeko aplikazio praktikoa egitearekin dago lotuta.