Digitaldea “SIMO: Teknologia eta Hezkuntza Berriztatzeko Nazioarteko azoka”-n

Data: 1970-01-01

Urtero bezala, IFEMA MADRIDek SIMO Hezkuntza izeneko azoka antolatu du, 2022ko azaroaren 22tik 24ra.

SIMO Teknologia eta Hezkuntza Berriztatzeko Nazioarteko Azoka da. Ekitaldiak irakaskuntzarako teknologia eta eduki digitaletan liderrak diren markak biltzen ditu urtero, irakaskuntzako profesionalentzako erreferentzia teknologikoko ekitaldian. Azokan hezkuntza-berrikuntzaren zerbitzura dauden abangoardiako tresna eta soluzio teknologikoen ikuspegi garrantzitsua erakusten da, baita irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak eta ikastetxeen kudeaketa hobetzeko ere.

Digitaldeko partaide batzuk bertan egon dira: erakusketak ikusten, baliabideak ezagutzen, hitzaldietan parte hartzen, soluzio berriak aztertzen eta bilera ezberdinetan ideak zein iritziak elkarbanatzen. Hala, INTEFekin bilduta egon dira, honako bi lantaldetan lan eginez: teknologia aplikatuen lantaldea (nola ezartzen diren teknologiak ikasgeletan, EducaDigitalen arabera) eta irakasleak prestatzeko lantaldea (nola ematen zaien prestakuntza irakasleei hainbat autonomia-erkidegotan, bai gaitasun digitalari dagokionez, bai metodologiako irakasleentzat beharrezkoa den prestakuntzaren beste eremu batzuetan). Bertan, gure estrategiak eta gure ideiak partekatu zituzten beste erkidegoekin.

Bilera hauetaz gain, bi ponentzietan murgilduta aritu dira: “CICLO HELIXA EDUCATION: Aumentando la Educación en una Sociedad Aumentada” eta “Estrategia aragonesa para la competencia digital docente”.

SIMO azokan parte hartzea oso aberasgarria izan da. Asko ikasi eta partekatu dute beste irakasle eta adituekin batera.

SIMOn


Adimen Artifizialak Gida

Data: 1970-01-01

Adimen Artifizialak Gidaren aurkezpena

2025 ekainak 19 - Unamuno institutoa (Bilbo)

Hezkuntza Sailak Adimen Artifiziala ikaskuntza prozesuak erabiltzeko orientabideak batu ditu gida batean.

 

 

Gida Hezkuntza Sailak eta Elhuyarrek landu dute, Berritze Nagusiaren eta Tknikaren kolaborazioarekin. Partaidetza-prozesu baten bidez kontrastatu da, Euskadiko ikastetxe publikoetako 18 irakasle eta IKT arduradun adituekin batera.

Begoña Pedrosa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak eta Jon Abril Olaetxea Elhuyarreko koordinatzaile nagusiak “Hezkuntza-eremuan Adimen Artifizialak Erabiltzeko Gida” aurkeztu dute gaur Bilboko Miguel de Unamuno Bigarren Hezkuntzako Institutuan. Gida hezkuntzaren etapa eta arlo guztietako irakasleei zuzenduta dago eta bere helburua da hezkuntzaren esparruan adimen artifiziala erabiltzeko orientabide argiak eskaintzea, eta era berean adimen artifizialeko teknologien inguruan hausnartzeko lagungarria izatea.

Adimen Artifizialeko teknologiak gizarteko hainbat esparrutan zabaldu diren testuinguruan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak hezkuntzan nola erabili aztertu du. Pedrosa sailburuak adierazi duenez, hezkuntzan ezinbestekoa da gai honi heltzea. Beste teknologia guztiekin bezala, “baliabide horien erabileraren inguruan hausnartzea beharrezkoa da, aukerak eta arriskuak aztertu, eta sortzen diren dilema etikoen inguruko erabakiak hartu”.

Gida Hezkuntza Sailak eta Elhuyarrek landu dute, Berritze Nagusiaren eta Tknikaren kolaborazioarekin. Partaidetza-prozesu baten bidez kontrastatu da, Euskadiko ikastetxe publikoetako 16 irakasle eta IKT arduradun adituekin batera. Gidak Hezkuntza Sailaren eta Elhuyarren konpromiso pedagogiko eta etikoak jasotzen ditu. Orientazio gisa bi printzipio nagusi ditu; ikaslearen garapen pertsonala eta akademikoa erdigunean jartzea, eta aurrez aurreko harremanak ordeztu gabe hezkuntza-komunitatearen kohesioa indartzea.

Printzipio horiek bat datoz Hezkuntza Sailaren eta Elhuyarren konpromisoarekin: pertsonen duintasuna eta autonomia babestea, datuen pribatutasuna eta aukera-berdintasuna bermatzea, eta jasangarritasuna eta gardentasuna lehenestea. Jon Abril Olaetxea Elhuyarreko koordinatzaile nagusiak nabarmendu dutenez, “gida hau nazioarteko gomendioetan eta ebidentzia zientifikoetan oinarritzen da, eta hezkuntza-komunitateari tresna digitalak modu arduratsuan erabiltzeko tresna praktiko eta estrategikoa eskaintzen dio”.

Hezkuntza-eremuan adimen artifiziala erabiltzeko gida

Gida hezkuntzaren etapa eta arlo guztietako irakasleei zuzenduta dago, beraien jardunean lagungarri izateko. Adimen artifizialaren erabilera arduratsua eta etikoa proposatzen ditu gidak, oinarri pedagogiko sendoetan errotua. Irakasleek Adimen Artifiziala nora erabili ahal duten erakusteko eredu batzuk jarri ditu Elhuyarreko STEAM arloko kide Danel Solabarrietak.

Gidak gaur egungo egoerari erantzun nahi dio, kontuan hartuta horrelako teknologiek dituzten mugak eta sortzen dituzten zalantzak eta dilema etikoak. Irakasleak, hortaz, zuhurtziaz jokatu beharko du teknologia horiek erabiltzeko hautua egiten badu, eskura dituzten tresnak ez baitira “neutroak”.

Gidan aztertu diren gaiak honako hauek dira: adimen artifizialak nola funtzionatzen duen, adimen artifizialaren arriskuak eta mugak, legediak, irakasleentzako adimen artifizialeko baliabideen aukeraketa eta txatbotak (testu nahiz entzumen bidezko metodoen bitartez elkarrizketa bat jarraitzen duen programa informatikoa da) erabiltzeko aholkuak, besteak beste. Bertan etapa eta ikasgai ezberdinetarako erabilera-adibideak ematen dira, erabilitako agindu zehatzekin. Era berean, arriskuez ere ohartarazten da.

Adimen Artifiziala ikasteko nola erabili, euskararen erabilera, adimen artifizialaren erabilera etxeko lanetan  eta hezkuntzan adimen artifizialak ekarriko dituen aldaketak ere aztertu dira lan honetan eta tresna baliagarritzat jo du aurkezpenean izan den Iñigo Aierbe Berritzeguneko kideak ere, bera izan baita proiektuan lan egin duen irakasle taldeko kide bat.

Orain, ikastetxe bakoitzak erabaki eta planifikatu beharko du nola jokatuko duen ikastetxe mailan adimen artifizialarekin: erabiltzea erabakitzen bada, nork erabiliko duen eta zertarako, zer trebakuntza beharko den, zer tresna erabiliko diren, nola aurre egingo zaion aurrikustea.

Gidak gogorarazten du, 13 urtera arte ezin direla erabili ChatGPT moduko Txatbotak, eta ordutik aurrera, erabilera planifikatua eta neurtua izan behar da, tresnak noiz, nola eta zertarako erabiliko diren zehaztu beharko delarik.

Baliabideei dagokienean, kontuan izan da irakasleentzako erabilgarriak izatea, Europan eskuragarri egotea, doako aukera izatea, euskaraz ondo funtzionatzea eta bigarren hezkuntzako ikasleek gehien erabiltzen dituztenak izatea.

Euskararen erabilera

Sailburuak gogorarazi duenez, gaur egun eskura dauden eredu erabilienek ondo egiten dute euskaraz. Edonola ere, Adimen Artifizial ereduak entrenatzeko erabiltzen diren datuetan, euskarazko testu-kopurua beste hizkuntzetakoa baino askoz txikiagoa da. Euskal kulturari edo gure errealitateari buruz galdetzen badiogu, erantzunak okerrak edo eskasak izan daitezke. “Horren aurrean, hezkuntzatik badugu zer eginik. Guk geuk tresna horiek euskaraz erabiliz, gure hizkuntzaren biziraupenean eta eguneroko erabileran lagunduko dugu...euskararen etorkizuna eta burujabetza digitala aktiboki lantzea gure esku ere badago” ondorioztatu du.

 

Gida eskuragarri dago ondorengo estekan: AAGida.

 


Kit digitala

Data: 1970-01-01

Konpetentzia digitala lantzeko baliabide bila? Hemen Moodleguneko prestakuntzan ari diren irakasleei iradokitako Kit digitala

Bertan, hainbat tresna aurkituko dituzu, hala nola, portfolio digitala egiteko aplikazio batzuk, multimedia baliabideak sortzekoak, infografiak egiteko tresnak eta gehiago.

Hauek dira biltzen dituen atalak:

  • Portfolio digitala: ebidentziak gordetzeko biltegia
  • Multimedia baliabideak: ahots grabaketak, azpitituluak...
  • Infografiak egiteko aplikazio erabilgarriak
  • Buru mapak eta eskemak
  • Aurkezpenak egiteko baliabideak
  • Ebaluazio tresnak
Responsable: adm

#TopaguneBirtualak martxan!

Data: 1970-01-01

Zer dira #TopaguneBirtualak?

Berritzegune Nagusiak ikaskuntzaren eraldaketa digitalerako praktika aurreratuak bultzatze aldera antolatuko dituen topaguneak dira

Noiz izango dira?

Hilean behin, ostegunetan, online izango dira.

 

Urriaren 19an izango da lehenengo topagunea. Hizlaria Ane Liceaga Zabalegui izango da, BNko aholkulari teknopedagogikoa, eta zibersegurtasunaren inguruan arituko da:

Urriaren 19an izango da lehenengo topagunea. Hizlaria Ane Liceaga Zabalegui izango da, BNko aholkulari teknopedagogikoa, eta zibersegurtasunaren inguruan arituko da:


"Adimen artifiziala: adin eta irakasgai guztietarako jarduera didaktikoak" ikastaroan parte hartu dugu.

Data: 1970-01-01

Urtarrilaren 24tik otsailaren 28ra, Madrid erkidegoko LH, DBH eta Batxilergoko 240 irakaslek INTELIGENCIA ARTIFICIAL: ACTIVIDADES DIDÁCTICAS PARA TODAS LAS EDADES Y ASIGNATURAS ikastaroan parte hartu dute.

Ikastaro hau, Fostering Artificial Intelligence at Schools Erasmus+ proiektu baten ondorioz sortu dena da. Talde honetako ikerlariak hauek dira: Marjon Blondeel (Vrije Universiteit Brussel), Joana Miranda (Teatro Braga Media Arts), Liliana Carrillo (Communications Manager), Gregorio Robles (Rey Juan Carlos University), Sara Borges (Teatro Braga Media Arts). Horiez gain, erkidego desberdinetako irakasle batzuek beraiekin lan egin dugu: @esparaTIC, @molinaayuso, @macucaruana, @luismiglesias eta @ainhoaberrilasa. @programamos.en laguntza ere izan dugu.

@juandalibaba-k sortutako learningml.org plataformaren bidez, adimen artifiziala nola erabili daiteken ikastetxeetan, adimen artifizialaren etikaren inguruko hausnarketa, mehatxuak eta aukerak landu ditugu ikastaro honetan.

LML

Aurreko otsailaren 16an, FAIaS Multiplier Event 2 – MADRID egin bagenuen ere, ez da elkartzen garen lehengo aldia. Aurreko ikasturtean Bragan (Portugal) izan ginen, bertan irakasleekin aurrez aurre harreman izan genuen beraien kezka eta iruzkinei erantzuteko eta hala nola ponentzia interesgarri batzuk ere bai.

faias 1

 

faias 2

 

faias 3

 

faias 4

 

faias 5

 

faias 6

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 


Moodlegune desberdinak

Data: 1970-01-01

Ez nahastu moodleak!

Ikasturte honetan hainbat formazio eta material zabalkuntza egiteko, Hezkuntza Sailak bi moodle zabaldu ditu ikastetxe publikoentzat eta beste bat itunpekoentzat. 

 

1

Moodlegunea

 

Moodlegune Urdina

 

 

2

 

Moodlegunea teknocurriculuma ip

 

Moodlegune Berdea: Teknocurriculuma Ikastetxe Publikoak

3

Moodlegunea digitalizazioa II

 

Moodlegune Laranja: Digitalizazioa Itunpeko Ikastetxeak

 

 

Bakoitzaren ezaugarriak, jarraian.

 

Moodlegune urdina

 

  • Bere esteka da https://moodlegune.hezkuntza.net
  • Ikastaroen matrikula ez da Hezigunetik egiten.
  • Noizbait ikastaro bat bertan egin baduzu automatrikula sistema erabili daiteke ikastaro berrietan izena emateko.

Moodlegune Urdinak sarrera hau ere badu: https://moodlegune.hezkuntza.net/login/index.php

 

 

 

Moodlegune berdea: Teknocurriculuma (ikastetxe publikoak)

 

 

 

Moodlegune Berdeak sarrera hau ere badu: https://moodlegune.hezkuntza.net/teknocurriculuma_ip/login/index.php

 

Moodlegune laranja: Digitalizazioa (itunpeko ikastetxeak)

 

Moodlegune Laranjak sarrera hau ere badu: https://moodlegune.hezkuntza.net/digitalizazioa_ii/login/index.php