#TopaguneBirtualak martxan!

Data: 2023-10-17

Zer dira #TopaguneBirtualak?

Berritzegune Nagusiak ikaskuntzaren eraldaketa digitalerako praktika aurreratuak bultzatze aldera antolatuko dituen topaguneak dira

Noiz izango dira?

Hilean behin, ostegunetan, online izango dira.

Urriaren 19an izango da lehenengo topagunea. Hizlaria Ane Liceaga Zabalegui izango da, BNko aholkulari teknopedagogikoa, eta zibersegurtasunaren inguruan arituko da:

  • Goizeko saioa 9:00-9:30
  • Arratsaldeko saioa 15:00-15:30

MoodleMoot Euskadi 2023

Data: 2023-05-05

Moodle erabiltzaileen topaketa

2023 apirilak 26 - Tabakalera (Donostia)

Ikaskuntza Birtualen eta Digitalizatuen Lanbide Heziketako Zentro Integratuak (BIRTLH) antolatutako jardunaldian hainbat Moodle erabiltzaile bildu ginen Tabakaleran, tartean Digitaldeko kide batzuk ere.

Jarraian, topaketa horretan landutakoa aurkituko duzue.

Hitzaldi Nagusia

BIRT-LHko zuzendariak, Iñaki Gaztañagak, ireki zuen ekitaldia Lanbide Heziketako Zentroaren aurkezpena eginez. Zer esanik ez, ikasketen ardatza Moodle inguruan antolatuta dago.

Azpiegitura digitalak

“Infraestructuras sostenibles a través de escritorios virtuales

ISARD VDI enpresak garatutako softwarea erabiliz (IsardVDI is a free software desktop virtualization platform) FPCloud azpiegiturak Lanbide Heziketako ikastetxeetan erabiltzen diren baliabideak edozein tokitik erabiltzeko aukera emango du: software (aplikazioak,simuladoreak,etab.), Mahaigain birtualak, GPUak, 3d inpresorak, IoT, robotak,…

“Moodle-en oinarritutako hezkuntza ekosistema digitalak”

TEKS sarearen eskutik Gorka Juliok leiho bat ireki zion XNET taldeko Simona Leviri aurkez zezan Ikastetxeen Digitalizazio Demokratikorako garatutako tresna-sorta (Moodle ardatza dela) eta proiektuaren oinarri teorikoak.

Lidergoa eta Gobernantza

Aniztasun funtzionalaren ikuspegia

Aritz Orbegozo (BirtLH)

Kolaborazio sareak (Matrix)

Amaia Anabitarte (Moodle garatzailea)

Matrix, berehalako mezularitza libre eta deszentralizatua (Igor Leturiaren azalpena)

Factoría del diseño de cursos en el Institut Obert de Catalunya: poceso de edición integral de cursos Moodle

Institut Obert de Catalunya (IOC): Miguel Angel Lozano Marquez, Victor Hernandez Torner, Maria Belen Revert Abril, Santiago Cerezo Salcedo.

Ikaskuntza prozesua, edukiak eta tresna digitalak

“Programazio kodea automatikoki ebaluatzea - Coderunner -”

Jaione Perez-ek (BirtLH) CodeRunner aurkeztu zuen. CodeRunner kode irekiko galdera-sistema bat da, doakoa Moodle-rentzat. Ikasleek aurkeztutako programaren kodea exekuta dezake, hizkuntza askotako programazio-galderen sorta zabal bati erantzunez.

“Kalifikazio liburua”

Gorka Intxaustik (Plaiaundi BHI) kalifikazio liburua egokitzeko eta modu aurreratuan erabiltzeko adibideak erakutsi zituen.

“Moodle erdigunean duten esperientziak”

Xabier Labegerie (EAGI-Lasarte). Ikastetxeko esperientzia

Abel Camacho (UEU). Irakaskuntza telematikorako eredu pedagogikoaz aritu zen.

Iñigo Gebara (Hirubide BHI-Irun). Moodle software librean oinarritutako sistema baten zati garrantzitsua. Urteotako ibilbidea.

Gaitasun digitalak

“Eduki digitalen egokitzapena eta kudeaketa”

Elena Aizpuruak (Birt-LH) edukiak sortzeko erabiltzen hasi diren tresna -Rise- azaldu zuen.

“Lantegia, Learning analytics eta ikasketaren ebidentziak”

Itziar Kerexeta (UPV-EHU), Patricia Garcia (Airea e-learning), Sonia Camara (Airea e-learning)

Debatea: “Digitalizazioaren erronkak hezkuntzan”. Langileen, gurasoen eta partaideen ekarpena.

Guraso, irakasle eta sindikatuetako (LAB eta STEE) partaideen iritziak elkartrukatu ziren Digitalizazioak Hezkuntzan duen eraginaz. EHDigitala eta Hezkuntzan Librezale (Matrix -> #hezkuntzan-ere-librezale, Telegram ->@HezkuntzanLibre) taldeek plazaratzen dituzten kezkak eta alternatibak mahaigaineratu ziren.

Aurkezpenen bideoak eta diapositibak

(2023-05-17 eguneratu)

IZENBURUA ARLOA BIDEOA AURKEZPENA
----------------------------------------------------------------------------------------- ------------------------------------- -------------------------------------------------- --------------------------
Birtualtasuna errealitate bihurtzen Hitzaldi nagusia https://youtu.be/C3tOZN9RFgU pptx fitxategia
----------------------------------------------------------------------------------------- ------------------------------------- -------------------------------------------------- --------------------------
Infraestructuras sostenibles a través de escritorios virtuales Azpiegitura Digitalak https://youtu.be/TNNEq2p6mPQ  
----------------------------------------------------------------------------------------- ------------------------------------- -------------------------------------------------- --------------------------
Aniztasun funtzionalaren ikuspegia Lidergoa eta Gobernantza https://youtu.be/8LY02QjxH2w pptx fitxategia
----------------------------------------------------------------------------------------- ------------------------------------- -------------------------------------------------- --------------------------
Moodle-en oinarritutako hezkuntza ekosistema digitalak Azpiegitura Digitalak https://youtu.be/t1fpbhTVgpo pdf fitxategia
----------------------------------------------------------------------------------------- ------------------------------------- -------------------------------------------------- --------------------------
Kolaborazio sareak Lidergoa eta Gobernantza https://youtu.be/8oSffcKupH pdf fitxategia
----------------------------------------------------------------------------------------- ------------------------------------- -------------------------------------------------- --------------------------
Factoría de Diseño de Cursos Lidergoa eta Gobernantza https://youtu.be/lIxLjYL7K9I pdf fitxategia
----------------------------------------------------------------------------------------- ------------------------------------- -------------------------------------------------- --------------------------
Programazio kodea automatikoki ebaluatzea. Coderunner Ikaskuntza Prozesua, Edukiak eta Tresna Digitalak https://youtu.be/cB0chhugZJc pptx fitxategia
----------------------------------------------------------------------------------------- ------------------------------------- -------------------------------------------------- --------------------------
Kalifikazio Liburua Ikaskuntza Prozesua, Edukiak eta Tresna Digitalak https://youtu.be/Hd7vD6CETRU docs fitxategia
----------------------------------------------------------------------------------------- ------------------------------------- -------------------------------------------------- --------------------------
Moodle erdigunean duten esperientziak Ikaskuntza Prozesua, Edukiak eta Tresna Digitalak https://youtu.be/fvcGdogeUQ8  
----------------------------------------------------------------------------------------- ------------------------------------- -------------------------------------------------- --------------------------
Eduki digitalen egokitzapena eta kudeaketa Gaitasun Digitalak https://youtu.be/-LbQ6ewJRp8 pptx fitxategia
----------------------------------------------------------------------------------------- ------------------------------------- -------------------------------------------------- --------------------------
Learning Analytics eta ikasketaren ebidentziak Gaitasun Digitalak https://youtu.be/ntnEgbbavLs  
----------------------------------------------------------------------------------------- ------------------------------------- -------------------------------------------------- --------------------------
Digitalizazioaren erronkak hezkuntzan Debatea https://youtu.be/ntnEgbbavLs  
----------------------------------------------------------------------------------------- ------------------------------------- -------------------------------------------------- --------------------------

Lekukoa ematea

Datorren urterako UEUko kideek hartu dute lekukoa Mooteu 2024 antolatzeko.

Eskerrik asko!

"Adimen artifiziala: adin eta irakasgai guztietarako jarduera didaktikoak" ikastaroan parte hartu dugu.

Data: 2023-02-27

Urtarrilaren 24tik otsailaren 28ra, Madrid erkidegoko LH, DBH eta Batxilergoko 240 irakaslek INTELIGENCIA ARTIFICIAL: ACTIVIDADES DIDÁCTICAS PARA TODAS LAS EDADES Y ASIGNATURAS ikastaroan parte hartu dute.

Ikastaro hau, Fostering Artificial Intelligence at Schools Erasmus+ proiektu baten ondorioz sortu dena da. Talde honetako ikerlariak hauek dira: Marjon Blondeel (Vrije Universiteit Brussel), Joana Miranda (Teatro Braga Media Arts), Liliana Carrillo (Communications Manager), Gregorio Robles (Rey Juan Carlos University), Sara Borges (Teatro Braga Media Arts). Horiez gain, erkidego desberdinetako irakasle batzuek beraiekin lan egin dugu: @esparaTIC, @molinaayuso, @macucaruana, @luismiglesias eta @ainhoaberrilasa. @programamos.en laguntza ere izan dugu.

@juandalibaba-k sortutako learningml.org plataformaren bidez, adimen artifiziala nola erabili daiteken ikastetxeetan, adimen artifizialaren etikaren inguruko hausnarketa, mehatxuak eta aukerak landu ditugu ikastaro honetan.

LML

Aurreko otsailaren 16an, FAIaS Multiplier Event 2 – MADRID egin bagenuen ere, ez da elkartzen garen lehengo aldia. Aurreko ikasturtean Bragan (Portugal) izan ginen, bertan irakasleekin aurrez aurre harreman izan genuen beraien kezka eta iruzkinei erantzuteko eta hala nola ponentzia interesgarri batzuk ere bai.

faias 1

faias 2

faias 3

faias 4

faias 5

faias 6

Moodlegune desberdinak

Data: 2023-01-26

Ez nahastu moodleak!

Ikasturte honetan hainbat formazio eta material zabalkuntza egiteko, Hezkuntza Sailak bi moodle zabaldu ditu ikastetxe publikoentzat eta beste bat itunpekoentzat. 

1

Moodlegunea

Moodlegune Urdina

2

Moodlegunea teknocurriculuma ip

Moodlegune Berdea: Teknocurriculuma Ikastetxe Publikoak

3

Moodlegunea digitalizazioa II

Moodlegune Laranja: Digitalizazioa Itunpeko Ikastetxeak

Bakoitzaren ezaugarriak, jarraian.

Moodlegune urdina

  • Bere esteka da https://moodlegune.hezkuntza.net
  • Ikastaroen matrikula ez da Hezigunetik egiten.
  • Noizbait ikastaro bat bertan egin baduzu automatrikula sistema erabili daiteke ikastaro berrietan izena emateko.

Moodlegune Urdinak sarrera hau ere badu: https://moodlegune.hezkuntza.net/login/index.php

Moodlegune berdea: Teknocurriculuma (ikastetxe publikoak)

Moodlegune Berdeak sarrera hau ere badu: https://moodlegune.hezkuntza.net/teknocurriculuma_ip/login/index.php

Moodlegune laranja: Digitalizazioa (itunpeko ikastetxeak)

Moodlegune Laranjak sarrera hau ere badu: https://moodlegune.hezkuntza.net/digitalizazioa_ii/login/index.php

Digitaldea “SIMO: Teknologia eta Hezkuntza Berriztatzeko Nazioarteko azoka”-n

Data: 2022-11-29

Urtero bezala, IFEMA MADRIDek SIMO Hezkuntza izeneko azoka antolatu du, 2022ko azaroaren 22tik 24ra.

SIMO Teknologia eta Hezkuntza Berriztatzeko Nazioarteko Azoka da. Ekitaldiak irakaskuntzarako teknologia eta eduki digitaletan liderrak diren markak biltzen ditu urtero, irakaskuntzako profesionalentzako erreferentzia teknologikoko ekitaldian. Azokan hezkuntza-berrikuntzaren zerbitzura dauden abangoardiako tresna eta soluzio teknologikoen ikuspegi garrantzitsua erakusten da, baita irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak eta ikastetxeen kudeaketa hobetzeko ere.

Digitaldeko partaide batzuk bertan egon dira: erakusketak ikusten, baliabideak ezagutzen, hitzaldietan parte hartzen, soluzio berriak aztertzen eta bilera ezberdinetan ideak zein iritziak elkarbanatzen. Hala, INTEFekin bilduta egon dira, honako bi lantaldetan lan eginez: teknologia aplikatuen lantaldea (nola ezartzen diren teknologiak ikasgeletan, EducaDigitalen arabera) eta irakasleak prestatzeko lantaldea (nola ematen zaien prestakuntza irakasleei hainbat autonomia-erkidegotan, bai gaitasun digitalari dagokionez, bai metodologiako irakasleentzat beharrezkoa den prestakuntzaren beste eremu batzuetan). Bertan, gure estrategiak eta gure ideiak partekatu zituzten beste erkidegoekin.

Bilera hauetaz gain, bi ponentzietan murgilduta aritu dira: “CICLO HELIXA EDUCATION: Aumentando la Educación en una Sociedad Aumentada” eta “Estrategia aragonesa para la competencia digital docente”.

SIMO azokan parte hartzea oso aberasgarria izan da. Asko ikasi eta partekatu dute beste irakasle eta adituekin batera.

SIMOn

Curriculum eta konpetentzia digitala ikastaroaren aurkezpena.

Data: 2022-11-09
Hezkuntza Sailak ikastetxe publikoentzat antolatutako formazio bateratuaren aurkezpen bideoa. Zer landuko da? Zer da A1 eta A2 konpetentzia digitala?

Curriculum eta irakasleen konpetentzia digitala ikastaroa: izena ematea

Data: 2022-11-03

Ikasturte honetan Berritzeguneetatik formazio berezia antolatu da Hezkuntza Sailak dituen erronkei aurre egiteko: curriculum berriak dakartzan aldaketak gure ikastetxeetan inplementatzen hastea eta irakasleen konpetentzia digitala garatzea.

Alderdi komunak daudela ikusita, batera eskaintzea erabaki da, modu osagarrian. Ikastaroa autoikaskuntzarako diseinatuta badago ere, ikastetxeetako klaustroen bidez ere bideratuko da.

Izena eman daiteke azaroaren 7ra arte, Hezigunean. Bertan, irakasle.eus kontua erabilita, irakasleek aukera dezakete bi ibilbideen artean: A1 (40 ordu) edo A2 (50 ordu).

Curriculuma ardatza izanik, formazioa 3 modulutan banatzen da. Horietan hainbat ataza proposatuko dira eta irakasleen konpetentzia digitala zeharka garatuko da.

  • A1: Ikaste-irakaste prozesuetan teknologia digitalak erabiltzeari hasierako prestakuntza da. Teknologia digitalei buruzko ezagutza teorikoak edo irakaskuntza-esperientzia praktikoa lantzen dira konpetentzia-maila honetan. 
  • A2: Hastapenean oinarritutako konpetentzia-maila honetan, irakasleek praktikan jartzen dituzte beren konpetentzia digitalak hezkuntza-egoera errealetan. Ikasgelako lanean eta teknologia digitalen erabileran tutoretzapeko aplikazio praktikoa egitearekin dago lotuta.

(Izena emateko jarraibideak)

Klik egin

MoodleMoot Euskadi 2022 #mooteu22

Data: 2022-07-13

Ekainaren 30ean, urteroko ohiturari jarraituz, antolatu dute Euskadiko MoodleMoot jarduera. Aspaldiko partez presentziala izan da eta Deustuko Unibertsitatearen egoitzan egin da, bertako eragile taldeak bultzatuta. 

Goizeko hsaierako ekitaldia Irakaskuntza hibridora hurbilketa gisa gaiaren gainekoa izan da, eta hizlaria Bartzelonako Blanquerna-Ramon Llull Unibertsitateko Miquel Àngel Prats izan da. Ildo ugari erakutsi du irakaskuntzaren benetako eredu hibridoaz eta hainbat kasu eta informazio-iturri eskaini du.

Komunikazioetan eta eztaiabida-taldeetan, besteak beste, gai hauek jorratu dira: 

  • Moodle 4.0k dakartzan berritasunak (Mikel Martín). 
  • BigBlueButton erabilita klaseak online nola egin (Odei Alba). 
  • Kanpoko sistemekin integrazioa eta automatismoak (Iñigo Bustos). 
  • Inspira STEAM proiektua (Mariluz Guenaga). 
  • ikastarONline, ikastaroak sortzeko ibilbidea (Ireide Arriolabengoa). 
  • Classroom nola erabili Gaztelania eta Literaturako klaseetan (Eduardo Herrero). 
  • Jarraipen txostena (Matxalen Belausteguigoitia). 
  • ApS (I+ZS) online: infinitora eta haratago (Ángela García). 
  • 2030eko Europarako konpetentzia digitalak (Felix Elejoste). 

Arratsaldean tailer hauek eskaini dira: 

  • Kalifikazio liburuaren aplikazio praktikoak (Ramón Ovelar). 
  • Mahai-jokoen bitartez pentsamendu konputazionala nola garatu (Pablo Garaizar). 
  • Moodle ikastaroetan erabiltzeko trikimailuak (Elisabeth Rodríguez). 
  • Mural digitalak erabiltzeko ideiak (Maitane Cortés). 

Amaieran, aurtengo antolatzaileen eskutik, lekukoa BirtLHko Jose Ignacio Gaztañagak hartu du eta erakunde hau izango da MoodleMoot Euskadi 2023ren ardura hartuko duena. 

Laburbilduz, agerian geratu da Moodle plataformak erabilera zabala duela gure Erkidegoko hainbat eta hainbat ikastetxetan, eta bereziki eskatu da Hezkuntza Sailaren aldetik eta ingurune birtual hau erabiltzen duten irakasleen aldetik Moodle-ren garapenerako eta sor daitezkeen eztabaidagaietarako bitartekoak eman eta ekarpenak egitea, erabiltzaileen arteko dinamika indartu dadin eta tresna erabiltzaileen benetako beharretara egokitu dadin.

ENDING jardunaldia: Herritartasun digitala eta ikasleen parte-hartze aktiboa

Data: 2022-07-05

Ekainaren 21ean, Bilboko La Bolsa eraikinean,  Herritartasun digitala eta ikasleen parte-hartze aktiboaren gaineko jardunaldia antolatu zuen Pantallas Amigas erakundeak. 

Ekitaldia ENDING proiektua aurkezteko izan zen. Hiru herrialdetako (Espainia, Portugal eta Alemania) erakundeen partzuergo batek ERASMUS+ programaren barruan bultzatu duen proiektua da,  

Interneteko teknologien erabilera positiboari heltzen dio, ikasleek prozesuan duten parte-hartzean eta protagonismoan oinarrituta, eskola-bizitzarekin lotura handiagoa izan dezaten. Ikasleek paper aktibo erabakigarria hartzen dute eskola-eremuan.

Jardunaldiaren egitaraua, hezkuntza komunitate osoari bideratua egon zen.  

Hasiera-saioan Nelida Zaitegik hiritartasun digitalerako heztea ikasleak konpetenteak, kritikoak, kolaboratzaileak, sortzaileak eta zaintzaileak izan daitezen heztea dela azpimarratu zuen. Teknologia guztien helburua eskolei laguntza ematea da eta ez eskolak ordezkatzea eta bermatu egin behar genuke, bere ustez, arazo globalei irtenbide lokalak ematen dizkiegula. 

Bigarren saioan, Make Irigoienek Europatik datorkigun DigComp markoa gure ikasleen irteera profila zehaztu duela azaldu zuen. Hezkuntzaren ikuspegitik, ikasle konpetentzia digitala espresabideekin, parte hartzearekin eta zaintzarekin dago lotuta. Era berean, ikaslearen eskubidea da, irakaskuntza aldetik prozesu bezala antolatu behar dugunaeskoletan eta ikaslearen beraren protagonismoa dakar.  (Ikus, aurkezpena)

Jarraian, esparru askotako adituekin osatu zen mahai-ingurua. Parte hartu zuten bertan Mª Elena Ayarzak (Arartekoaren Haur eta Nerabeen Bulegoko arduradunak), Iñaki Karrerak (EHUkoak), Aitziber Mugarrak (Zerbikasekoak) eta María Zalbideak (Hirukidekoak). Digitalizazioaren argitan, Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenaren berrirakurtekaz, ikastetxeetan sustatu daitekeen eredu parte hartzaileaz, paradigma berri honetan ere indartu daitezkeen  Ikasketa Zerbitzu eta Solidarioez (I+ZS) eta, ikasleen eta euren gurasoen arteko eten digitala saihesteko, familien prestakuntza beharraz hitz egin zuten, besteak beste. 

Antolatzaileek ENDING proiektua bera aurkeztu eta ikasleen txanda etorri zen. 

Arratia BHI institutuko ikasle-irakasleek ikastetxean indarrean duten CIBERMANAGERS proiektua azaldu zuten. IKTen erabileran segurtasuna sustatzen dute Irakaskuntza Zerbitzuak eta Berdinen arteko ikaskuntzaren ontasunak konbinatuz. 

Santa María La Nueva eta San José Artesano (Burgos) eta Aquila (Parla) ikastetxeetako ikasleek eta irakasleek ere, ENDING partzuergoaren barruan abian jarri dituzten ekintzen berri eman zuten. Konpetentzia digitala lantzeaz aparte, parekoen artekoen eta familien prestakuntza sustatzen dute. Lantzen dituzten gaietariko asko, ziberjazarpenarekin eta sareko segurtasunarekin dago lotuta.