Moodlegune desberdinak

Data: 2023-01-26

Ez nahastu moodleak!

Ikasturte honetan hainbat formazio eta material zabalkuntza egiteko, Hezkuntza Sailak bi moodle zabaldu ditu ikastetxe publikoentzat eta beste bat itunpekoentzat. 

 

1

Moodlegunea

 

Moodlegune Urdina

 

 

2

 

Moodlegunea teknocurriculuma ip

 

Moodlegune Berdea: Teknocurriculuma Ikastetxe Publikoak

3

Moodlegunea digitalizazioa II

 

Moodlegune Laranja: Digitalizazioa Itunpeko Ikastetxeak

 

 

Bakoitzaren ezaugarriak, jarraian.

 

Moodlegune urdina

 

  • Bere esteka da https://moodlegune.hezkuntza.net
  • Ikastaroen matrikula ez da Hezigunetik egiten.
  • Noizbait ikastaro bat bertan egin baduzu automatrikula sistema erabili daiteke ikastaro berrietan izena emateko.

Moodlegune Urdinak sarrera hau ere badu: https://moodlegune.hezkuntza.net/login/index.php

 

 

 

Moodlegune berdea: Teknocurriculuma (ikastetxe publikoak)

 

 

 

Moodlegune Berdeak sarrera hau ere badu: https://moodlegune.hezkuntza.net/teknocurriculuma_ip/login/index.php

 

Moodlegune laranja: Digitalizazioa (itunpeko ikastetxeak)

 

Moodlegune Laranjak sarrera hau ere badu: https://moodlegune.hezkuntza.net/digitalizazioa_ii/login/index.php

 

 

 


Digitaldea “SIMO: Teknologia eta Hezkuntza Berriztatzeko Nazioarteko azoka”-n

Data: 2022-11-29

Urtero bezala, IFEMA MADRIDek SIMO Hezkuntza izeneko azoka antolatu du, 2022ko azaroaren 22tik 24ra.

SIMO Teknologia eta Hezkuntza Berriztatzeko Nazioarteko Azoka da. Ekitaldiak irakaskuntzarako teknologia eta eduki digitaletan liderrak diren markak biltzen ditu urtero, irakaskuntzako profesionalentzako erreferentzia teknologikoko ekitaldian. Azokan hezkuntza-berrikuntzaren zerbitzura dauden abangoardiako tresna eta soluzio teknologikoen ikuspegi garrantzitsua erakusten da, baita irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak eta ikastetxeen kudeaketa hobetzeko ere.

Digitaldeko partaide batzuk bertan egon dira: erakusketak ikusten, baliabideak ezagutzen, hitzaldietan parte hartzen, soluzio berriak aztertzen eta bilera ezberdinetan ideak zein iritziak elkarbanatzen. Hala, INTEFekin bilduta egon dira, honako bi lantaldetan lan eginez: teknologia aplikatuen lantaldea (nola ezartzen diren teknologiak ikasgeletan, EducaDigitalen arabera) eta irakasleak prestatzeko lantaldea (nola ematen zaien prestakuntza irakasleei hainbat autonomia-erkidegotan, bai gaitasun digitalari dagokionez, bai metodologiako irakasleentzat beharrezkoa den prestakuntzaren beste eremu batzuetan). Bertan, gure estrategiak eta gure ideiak partekatu zituzten beste erkidegoekin.

Bilera hauetaz gain, bi ponentzietan murgilduta aritu dira: “CICLO HELIXA EDUCATION: Aumentando la Educación en una Sociedad Aumentada” eta “Estrategia aragonesa para la competencia digital docente”.

SIMO azokan parte hartzea oso aberasgarria izan da. Asko ikasi eta partekatu dute beste irakasle eta adituekin batera.

SIMOn


Curriculum eta konpetentzia digitala ikastaroaren aurkezpena.

Data: 2022-11-09
Hezkuntza Sailak ikastetxe publikoentzat antolatutako formazio bateratuaren aurkezpen bideoa. Zer landuko da? Zer da A1 eta A2 konpetentzia digitala?

Curriculum eta irakasleen konpetentzia digitala ikastaroa: izena ematea

Data: 2022-11-03

Ikasturte honetan Berritzeguneetatik formazio berezia antolatu da Hezkuntza Sailak dituen erronkei aurre egiteko: curriculum berriak dakartzan aldaketak gure ikastetxeetan inplementatzen hastea eta irakasleen konpetentzia digitala garatzea.

Alderdi komunak daudela ikusita, batera eskaintzea erabaki da, modu osagarrian. Ikastaroa autoikaskuntzarako diseinatuta badago ere, ikastetxeetako klaustroen bidez ere bideratuko da.

Izena eman daiteke azaroaren 7ra arte, Hezigunean. Bertan, irakasle.eus kontua erabilita, irakasleek aukera dezakete bi ibilbideen artean: A1 (40 ordu) edo A2 (50 ordu).

Curriculuma ardatza izanik, formazioa 3 modulutan banatzen da. Horietan hainbat ataza proposatuko dira eta irakasleen konpetentzia digitala zeharka garatuko da.

  • A1: Ikaste-irakaste prozesuetan teknologia digitalak erabiltzeari hasierako prestakuntza da. Teknologia digitalei buruzko ezagutza teorikoak edo irakaskuntza-esperientzia praktikoa lantzen dira konpetentzia-maila honetan. 
  • A2: Hastapenean oinarritutako konpetentzia-maila honetan, irakasleek praktikan jartzen dituzte beren konpetentzia digitalak hezkuntza-egoera errealetan. Ikasgelako lanean eta teknologia digitalen erabileran tutoretzapeko aplikazio praktikoa egitearekin dago lotuta.

(Izena emateko jarraibideak)

Klik egin


MoodleMoot Euskadi 2022 #mooteu22

Data: 2022-07-13

Ekainaren 30ean, urteroko ohiturari jarraituz, antolatu dute Euskadiko MoodleMoot jarduera. Aspaldiko partez presentziala izan da eta Deustuko Unibertsitatearen egoitzan egin da, bertako eragile taldeak bultzatuta. 

Goizeko hsaierako ekitaldia Irakaskuntza hibridora hurbilketa gisa gaiaren gainekoa izan da, eta hizlaria Bartzelonako Blanquerna-Ramon Llull Unibertsitateko Miquel Àngel Prats izan da. Ildo ugari erakutsi du irakaskuntzaren benetako eredu hibridoaz eta hainbat kasu eta informazio-iturri eskaini du.

Komunikazioetan eta eztaiabida-taldeetan, besteak beste, gai hauek jorratu dira: 

  • Moodle 4.0k dakartzan berritasunak (Mikel Martín). 
  • BigBlueButton erabilita klaseak online nola egin (Odei Alba). 
  • Kanpoko sistemekin integrazioa eta automatismoak (Iñigo Bustos). 
  • Inspira STEAM proiektua (Mariluz Guenaga). 
  • ikastarONline, ikastaroak sortzeko ibilbidea (Ireide Arriolabengoa). 
  • Classroom nola erabili Gaztelania eta Literaturako klaseetan (Eduardo Herrero). 
  • Jarraipen txostena (Matxalen Belausteguigoitia). 
  • ApS (I+ZS) online: infinitora eta haratago (Ángela García). 
  • 2030eko Europarako konpetentzia digitalak (Felix Elejoste). 

Arratsaldean tailer hauek eskaini dira: 

  • Kalifikazio liburuaren aplikazio praktikoak (Ramón Ovelar). 
  • Mahai-jokoen bitartez pentsamendu konputazionala nola garatu (Pablo Garaizar). 
  • Moodle ikastaroetan erabiltzeko trikimailuak (Elisabeth Rodríguez). 
  • Mural digitalak erabiltzeko ideiak (Maitane Cortés). 

Amaieran, aurtengo antolatzaileen eskutik, lekukoa BirtLHko Jose Ignacio Gaztañagak hartu du eta erakunde hau izango da MoodleMoot Euskadi 2023ren ardura hartuko duena. 

Laburbilduz, agerian geratu da Moodle plataformak erabilera zabala duela gure Erkidegoko hainbat eta hainbat ikastetxetan, eta bereziki eskatu da Hezkuntza Sailaren aldetik eta ingurune birtual hau erabiltzen duten irakasleen aldetik Moodle-ren garapenerako eta sor daitezkeen eztabaidagaietarako bitartekoak eman eta ekarpenak egitea, erabiltzaileen arteko dinamika indartu dadin eta tresna erabiltzaileen benetako beharretara egokitu dadin.