Sare_Hezkuntza Gela 2022 Jardunaldia

Data: 2022-06-15

2022ko ekainaren 1ean Sare_Hezkuntza Gela 2022 jardunaldia egin zen, on-line formatuan. Jardunaldiaren programa hainbat ikastetxetako sei esperientzien aurkezpenak osatu zuen. 118 ikastetxe izan ziren konbidatuak parte hartzera, aurten proiektua amaitzen zutenak hain zuzen.

Jardunaldiak Sare_Hezkuntza Gela ekimenari itxiera emateko ere balio izan zuen, eta, horretarako, Amaia Agirrek Ikaskuntza eta Hezkuntza Berrikuntzako zuzendariak parte hartu zuen, digitalizazioarekin lotutako hezkuntzak dituen erronkei erantzuteko ezarriko diren proposamenei buruz hitz egiteko. 


Sare_Hezkuntza Gela 2022 Jardunaldia

Data: 2022-06-14
2022ko ekainaren 1ean Sare_Hezkuntza Gela 2022 jardunaldia egin zen, on-line formatuan. Jardunaldiaren programa hainbat ikastetxetako sei esperientzien aurkezpenak osatu zuen. 118 ikastetxe izan ziren konbidatuak parte hartzera, aurten proiektua amaitzen zutenak hain zuzen.

Jardunaldiak Sare_Hezkuntza Gela ekimenari itxiera emateko ere balio izan zuen, eta, horretarako, Amaia Agirrek, Ikaskuntza eta Hezkuntza Berrikuntzako zuzendariak, parte hartu zuen, digitalizazioarekin lotutako hezkuntzak dituen erronkei erantzuteko ezarriko diren proposamenei buruz hitz egiteko.


Digipro (Ikastetxearen Proiektu Digitala)

Data: 2022-03-22

Nahi baino luzeago joan da, baina jada hemen dugu Ikastetxearen Proiektu Digitala egiteko gida eta txantiloia!!!!

Webgune honen goikaldean ikusten duzuen bezala, DIGIPRO esteka agertzen da. Klik egin bertan eta gida deskargatu dezakezue eta baita proiektuaren txantiloia ere.

Dakizuen bezala, Berritzeguneetako Digilanguneetan ekingo diogu gidak nola laguntzen digun azaltzeari eta proiektuaren lehenengo urratsak emateari.

Klik egin eta murgil gaitezen digitalizazioak ematen dizkigun aukerak esploratzeari!!!!


Etzi 6. webmintegia!

Data: 2022-05-02

#DigHitzaldiak hilero gai baten inguruan antolaturiko webmintegiak dira.

Maiatzaren 4an izango da ikasturte honetako azken webmintegi eguna eta ikus-entzunezko baliabideen inguruan arituko gara:

Zuzenean gurekin batera parte hartzeko oharrak webgune honetan daude:

Irakaslearen konpetentzia digitala (berritzegunenagusia.eus)

Eguna pasa eta gero, DIGIGUNEKO atal honetan topatuko dituzu webmintegi guztiak era asinkronoan ikusi ahal izateko ere bai.

Berritzegune Nagusiak EAEko HH, LH eta BHko ikastetxeetako irakasleei zuzendutako sei sentsibilizazio web-mintegiak Hezkuntza Sailak abian jarritako Digitalizazio Planaren barruan daude.


Kit digitala

Data: 2022-01-31

Konpetentzia digitala lantzeko baliabide bila? Hemen Moodleguneko prestakuntzan ari diren irakasleei iradokitako Kit digitala

Bertan, hainbat tresna aurkituko dituzu, hala nola, portfolio digitala egiteko aplikazio batzuk, multimedia baliabideak sortzekoak, infografiak egiteko tresnak eta gehiago.

Hauek dira biltzen dituen atalak:

  • Portfolio digitala: ebidentziak gordetzeko biltegia
  • Multimedia baliabideak: ahots grabaketak, azpitituluak...
  • Infografiak egiteko aplikazio erabilgarriak
  • Buru mapak eta eskemak
  • Aurkezpenak egiteko baliabideak
  • Ebaluazio tresnak
Responsable: adm