Sare_Hezkuntza Gela 2022 Jardunaldia

Data: 2022-06-14
2022ko ekainaren 1ean Sare_Hezkuntza Gela 2022 jardunaldia egin zen, on-line formatuan. Jardunaldiaren programa hainbat ikastetxetako sei esperientzien aurkezpenak osatu zuen. 118 ikastetxe izan ziren konbidatuak parte hartzera, aurten proiektua amaitzen zutenak hain zuzen.

Jardunaldiak Sare_Hezkuntza Gela ekimenari itxiera emateko ere balio izan zuen, eta, horretarako, Amaia Agirrek, Ikaskuntza eta Hezkuntza Berrikuntzako zuzendariak, parte hartu zuen, digitalizazioarekin lotutako hezkuntzak dituen erronkei erantzuteko ezarriko diren proposamenei buruz hitz egiteko.

#M17 Internet eguna

Data: 2022-05-06

Maiatzaren 17an Nazioarteko Internet Eguna ospatzen da.

Gure ingurune hurbilean Euskarazko Internet Egunaren inguruko jarduerak ospatzen dira, adibidez, Lehen Hitza euskaraz ekimenarekin.

Estatu mailan, INTEF talde sustatzaileko kide dela, ikastetxeei eta irakasleei zuzendutako jarduerak antolatu dira.