DigCompEdu

Oinarrizko 22 gaitasun proposatzen ditu, 6 arlotan antolatuak:

1. arloak lanbide-ingurune orokorra du xede, hots, irakasleek nola erabiltzen dituzten teknologia digitalak lankide, ikasle, guraso eta beste interesdun batzuekiko elkarrekintzetan, beren lanbide-garapenerako eta erakunde osoaren onurarako.  

2. arloak aztergai ditu baliabide digitalak ikaskuntzarako modu eraginkor eta arduratsuan erabili, sortu eta partekatzeko beharrezkoak diren gaitasunak.  

3. arloak aztergai du teknologia digitalak irakaskuntza eta ikaskuntzarako nola erabili.  

4. arloa ebaluazioa hobetzeko estrategia digitalak erabiltzeari buruzkoa da.  

5. arloak hizpide du teknologia digitalek ikasleengan oinarritutako irakaskuntzarako eta ikasketa-estrategietarako duten ahalmena.  

6. arloak xehe-xehe adierazten du zein diren ikasleen gaitasun digitala sustatzeko beharrezkoak diren gaitasun pedagogiko espezifikoak.  

 

DigCompEdu esparruak sei etapa deskribatzen ditu, irakasleek gaitasun digitalak garatu ahala igaro ohi dituztenak, irakasleei laguntzeko zer etapatan dauden identifikatzen eta zer pauso eman behar dituzten erabakitzen, beren gaitasuna hobetzeko.

Hasiberria (A1) eta Esploratzailea (A2) → irakasleek informazio berria bereganatu eta oinarrizko jardunbide digitalak garatzen dituzte.

Integratzailea (B1) eta Aditua (B2) → irakasleek jardunbide digitalak aplikatu, zabaldu eta egituratzen dituzte.

Liderra (C1) eta Aurrendaria (C2) → irakasleek ezagutza partekatu, jardunbideak zalantzan jarri eta jardunbide berriak garatzen dituzte.  

 

DigCompEdu egitura     

 

 

             

SELFIE 4 TEACHERS galdetegian erregistratzeko gida

 

 

Logo Next

Informazio gehiago ↴