BERRIAK
Adimen Artifizialak Gida
Data: 2025-06-19Adimen Artifizialak Gidaren aurkezpena
2025 ekainak 19 - Unamuno institutoa (Bilbo)
Hezkuntza Sailak Adimen Artifiziala ikaskuntza prozesuak erabiltzeko orientabideak batu ditu gida batean.
MoodleMoot Euskadi 2023
Data: 2023-05-05Moodle erabiltzaileen topaketa
2023 apirilak 26 - Tabakalera (Donostia)
Ikaskuntza Birtualen eta Digitalizatuen Lanbide Heziketako Zentro Integratuak (BIRTLH) antolatutako jardunaldian hainbat Moodle erabiltzaile bildu ginen Tabakaleran, tartean Digitaldeko kide batzuk ere.
Jarraian, topaketa horretan landutakoa aurkituko duzue.
"Adimen artifiziala: adin eta irakasgai guztietarako jarduera didaktikoak" ikastaroan parte hartu dugu.
Data: 2023-02-27Urtarrilaren 24tik otsailaren 28ra, Madrid erkidegoko LH, DBH eta Batxilergoko 240 irakaslek INTELIGENCIA ARTIFICIAL: ACTIVIDADES DIDÁCTICAS PARA TODAS LAS EDADES Y ASIGNATURAS ikastaroan parte hartu dute.
Ikastaro hau, Fostering Artificial Intelligence at Schools Erasmus+ proiektu baten ondorioz sortu dena da. Talde honetako ikerlariak hauek dira: Marjon Blondeel (Vrije Universiteit Brussel), Joana Miranda (Teatro Braga Media Arts), Liliana Carrillo (Communications Manager), Gregorio Robles (Rey Juan Carlos University), Sara Borges (Teatro Braga Media Arts). Horiez gain, erkidego desberdinetako irakasle batzuek beraiekin lan egin dugu: @esparaTIC, @molinaayuso, @macucaruana, @luismiglesias eta @ainhoaberrilasa. @programamos.en laguntza ere izan dugu.
Moodlegune desberdinak
Ez nahastu moodleak!
Ikasturte honetan hainbat formazio eta material zabalkuntza egiteko, Hezkuntza Sailak bi moodle zabaldu ditu ikastetxe publikoentzat eta beste bat itunpekoentzat.
1 | Moodlegunea
Moodlegune Urdina
|
2
| Moodlegunea teknocurriculuma ip
Moodlegune Berdea: Teknocurriculuma Ikastetxe Publikoak |
3 | Moodlegunea digitalizazioa II
Moodlegune Laranja: Digitalizazioa Itunpeko Ikastetxeak
|
Bakoitzaren ezaugarriak, jarraian.
Moodlegune urdina
- Bere esteka da https://moodlegune.hezkuntza.net
- Ikastaroen matrikula ez da Hezigunetik egiten.
- Noizbait ikastaro bat bertan egin baduzu automatrikula sistema erabili daiteke ikastaro berrietan izena emateko.
Moodlegune Urdinak sarrera hau ere badu: https://moodlegune.hezkuntza.net/login/index.php
Moodlegune berdea: Teknocurriculuma (ikastetxe publikoak)
- Bere esteka da https://moodlegune.hezkuntza.net/teknocurriculuma_ip/
- Hezigunearekin lotuta dago. Matrikula Hezigunean egiten da.
Moodlegune Berdeak sarrera hau ere badu: https://moodlegune.hezkuntza.net/teknocurriculuma_ip/login/index.php
Moodlegune laranja: Digitalizazioa (itunpeko ikastetxeak)
- Hezigunearekin lotuta dago. Ikastaroen matrikula Hezigunean egiten da.
- Bere esteka da https://moodlegune.hezkuntza.net/digitalizazioa_ii/
Moodlegune Laranjak sarrera hau ere badu: https://moodlegune.hezkuntza.net/digitalizazioa_ii/login/index.php