Itzuli orri osora

ENDING jardunaldia: Herritartasun digitala eta ikasleen parte-hartze aktiboa

Data: 2022-07-05

Ekainaren 21ean, Bilboko La Bolsa eraikinean,  Herritartasun digitala eta ikasleen parte-hartze aktiboaren gaineko jardunaldia antolatu zuen Pantallas Amigas erakundeak. 

Ekitaldia ENDING proiektua aurkezteko izan zen. Hiru herrialdetako (Espainia, Portugal eta Alemania) erakundeen partzuergo batek ERASMUS+ programaren barruan bultzatu duen proiektua da,  

Interneteko teknologien erabilera positiboari heltzen dio, ikasleek prozesuan duten parte-hartzean eta protagonismoan oinarrituta, eskola-bizitzarekin lotura handiagoa izan dezaten. Ikasleek paper aktibo erabakigarria hartzen dute eskola-eremuan.

Jardunaldiaren egitaraua, hezkuntza komunitate osoari bideratua egon zen.  

Hasiera-saioan Nelida Zaitegik hiritartasun digitalerako heztea ikasleak konpetenteak, kritikoak, kolaboratzaileak, sortzaileak eta zaintzaileak izan daitezen heztea dela azpimarratu zuen. Teknologia guztien helburua eskolei laguntza ematea da eta ez eskolak ordezkatzea eta bermatu egin behar genuke, bere ustez, arazo globalei irtenbide lokalak ematen dizkiegula. 

Bigarren saioan, Make Irigoienek Europatik datorkigun DigComp markoa gure ikasleen irteera profila zehaztu duela azaldu zuen. Hezkuntzaren ikuspegitik, ikasle konpetentzia digitala espresabideekin, parte hartzearekin eta zaintzarekin dago lotuta. Era berean, ikaslearen eskubidea da, irakaskuntza aldetik prozesu bezala antolatu behar dugunaeskoletan eta ikaslearen beraren protagonismoa dakar.  (Ikus, aurkezpena)

Jarraian, esparru askotako adituekin osatu zen mahai-ingurua. Parte hartu zuten bertan Mª Elena Ayarzak (Arartekoaren Haur eta Nerabeen Bulegoko arduradunak), Iñaki Karrerak (EHUkoak), Aitziber Mugarrak (Zerbikasekoak) eta María Zalbideak (Hirukidekoak). Digitalizazioaren argitan, Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenaren berrirakurtekaz, ikastetxeetan sustatu daitekeen eredu parte hartzaileaz, paradigma berri honetan ere indartu daitezkeen  Ikasketa Zerbitzu eta Solidarioez (I+ZS) eta, ikasleen eta euren gurasoen arteko eten digitala saihesteko, familien prestakuntza beharraz hitz egin zuten, besteak beste. 

Antolatzaileek ENDING proiektua bera aurkeztu eta ikasleen txanda etorri zen. 

Arratia BHI institutuko ikasle-irakasleek ikastetxean indarrean duten CIBERMANAGERS proiektua azaldu zuten. IKTen erabileran segurtasuna sustatzen dute Irakaskuntza Zerbitzuak eta Berdinen arteko ikaskuntzaren ontasunak konbinatuz. 

Santa María La Nueva eta San José Artesano (Burgos) eta Aquila (Parla) ikastetxeetako ikasleek eta irakasleek ere, ENDING partzuergoaren barruan abian jarri dituzten ekintzen berri eman zuten. Konpetentzia digitala lantzeaz aparte, parekoen artekoen eta familien prestakuntza sustatzen dute. Lantzen dituzten gaietariko asko, ziberjazarpenarekin eta sareko segurtasunarekin dago lotuta.