Itzuli orri osora

Digitaldea “SIMO: Teknologia eta Hezkuntza Berriztatzeko Nazioarteko azoka”-n

Data: 2022-11-29

Urtero bezala, IFEMA MADRIDek SIMO Hezkuntza izeneko azoka antolatu du, 2022ko azaroaren 22tik 24ra.

SIMO Teknologia eta Hezkuntza Berriztatzeko Nazioarteko Azoka da. Ekitaldiak irakaskuntzarako teknologia eta eduki digitaletan liderrak diren markak biltzen ditu urtero, irakaskuntzako profesionalentzako erreferentzia teknologikoko ekitaldian. Azokan hezkuntza-berrikuntzaren zerbitzura dauden abangoardiako tresna eta soluzio teknologikoen ikuspegi garrantzitsua erakusten da, baita irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak eta ikastetxeen kudeaketa hobetzeko ere.

Digitaldeko partaide batzuk bertan egon dira: erakusketak ikusten, baliabideak ezagutzen, hitzaldietan parte hartzen, soluzio berriak aztertzen eta bilera ezberdinetan ideak zein iritziak elkarbanatzen. Hala, INTEFekin bilduta egon dira, honako bi lantaldetan lan eginez: teknologia aplikatuen lantaldea (nola ezartzen diren teknologiak ikasgeletan, EducaDigitalen arabera) eta irakasleak prestatzeko lantaldea (nola ematen zaien prestakuntza irakasleei hainbat autonomia-erkidegotan, bai gaitasun digitalari dagokionez, bai metodologiako irakasleentzat beharrezkoa den prestakuntzaren beste eremu batzuetan). Bertan, gure estrategiak eta gure ideiak partekatu zituzten beste erkidegoekin.

Bilera hauetaz gain, bi ponentzietan murgilduta aritu dira: “CICLO HELIXA EDUCATION: Aumentando la Educación en una Sociedad Aumentada” eta “Estrategia aragonesa para la competencia digital docente”.

SIMO azokan parte hartzea oso aberasgarria izan da. Asko ikasi eta partekatu dute beste irakasle eta adituekin batera.

SIMOn