Ikastetxearen Proiektu Digitala
Ikastetxearen proiektu digitalerako gidaren helburua ikastetxeei beren proiektu digitala diseinatzen laguntzea da. Are gehiago, ikastetxe bakoitzak bere beharretara eta ezaugarrietara egokitzeko aukera ematen du.
Zer eskaintzen du gida honek?
- Atal bakoitza idazterakoan jarraitu beharreko jarraibideak.
- Atal bakoitzerako laguntza-euskarriak.
- Atazen kontrol-zerrenda, atal bakoitzaren amaieran, proiektua idazten dutenentzako laguntza gisa.
Dokumentua bertsio editagarrian eta testuak erraz irakurtzeko moduan ere eskura daiteke.
Gidak 7 eremu hauetan oinarritutako zentroaren azterketa proposatzen du:
- Azpiegiturak
- Lidergoa eta gobernantza
- Irakaskuntza eta ikaskuntza
- Garapen profesionala
- Ebaluazioa
- Edukiak eta curriculuma
- Laguntza eta lankidetza sareak
Gainera, ikastetxe bakoitzak bere ezaugarri berezietara egokitzen diren beste elementu batzuk gehitzen ahalko ditu. Laguntza gisa, SELFIE autoebaluazio-tresna eta ikastetxearen autoebaluazio-txostena erabiltzeko gomendatzen zaie ikastetxeei.
1. Sarrera
Testuingurua: zentroaren oinarrizko datuak, ikastetxearen deskripzio laburra.
Azpiegitura: gailuak, konektibitatea, plataforma eta zerbitzu digitalak, mantenua.
Proiektuaren justifikazioa: proiektuak jasoko ditu ikastetxearen konpetentzia digitala hobtetzeko garatuko diren jaruderak, bai eta azken urteetan hezkuntza-prozesuak hobetzeko ikastetxeetan ezarri eta egonkortu diren hainbat baliabide, tresna eta zerbitzuak ere.
3. Helburuak
Helburuak ikastetxearen egoeratik abiatuta formulatuko dira. Bide honetan ez da ahaztu behar ikastetxeak egin duen ibilbidea digitalizazioaren esparruan.
Diagnosia egin eta hobetu beharreko arloak identifikatu ondoren, proiektuko ekintzen diseinurako urrats hauek eman beharko dira:
- Lortu nahi diren helburuak zehaztea. Izan behar dira:
- Espezifikoak: ahalik eta zehatzenak eta erraz ulertzeko modukoak
- Neurgarriak: kuantifikatu daitezkeen mugarriei erantzun behar diete
- Lorgarriak: errealistak
- Denboran zehaztuak: erraz identifikatu ahal izango ditugu etapa eta mugarri guztiak
- Helburak lortu diren ala ez ebaluatzeko aukera emango duten adierazleak definidtu behar dira.
Proiektuaren helburuak arlo bakoitzean zehazten diren ekintzak garatuta lortuko dira. Horregatik, abian jarriko diren ekintzen deskribapen zehatza egingo da, hau da, ondo definituko dira baliabideak, inplikatuta egongo diren pertsonak, arduradunak eta prozesua modu koherentean garatzeko kronogramabat.
5. Ekintzeen eta epeen denboralizazioa
Ikastetxearen Proiektu Digitalaren azken atalean jasoko dira:
- Egin beharreko ekintzak.
- Beharrezko baliabideak, hau da, giza baliabideak, baliabide materialak eta baliabide ekonomikoak.
- Behar duten ahalegina, hau da, epe ertain edo luzera heltzeko modukoak diren ala ez.
- Inplikatutako eragileak.
- Denbora-esparrua ekintza bakoitzerako.
- Ekintza horiek gauzatzeko behar den epea.
- Helburuak eta adierazleak. Aurreko guztiek lorpen-maila ezagutzea ahalbideratuko digute. Plangintzak ikastetxearen digitalizazio-helburuak lortzeko beharrezkoak diren mugarriak zehaztuko ditu. Baliagarria izango da jardueren bilakaera gidatzeko, egiaztatzeko eta bistaratzeko.
Epeak ezartzerakoan kontuan hartu behar dira baita ere:
- Garrantzitsua da arrazoizko epe batzuk planifikatzea, hasitako ekintzek erakundean benetan eragina izan dezaten.
- Jarduerek une bakoitzean dakarten lan inplizitua kontuan hartu behar da eta elkarren mendeko diren jardueren arteko elkarrekintza errespetatu behar da.
- Epeen plangintzak malgua izan behar du ikastetxearen beharretara egokitzeko.
6. Proiektuaren ebaluazioa
PDCA zikloaren izena ingelesetik dator: Plan-Do-Check-Act, hau da, modu sistematikoan zikloa planifikatzea, egitea, egiaztatzea eta egokitzea da:
- Planifikatzea: Plangintza egitea, hau da, erabakitzea zer eta nola egin behar dugun bezeroa pozik uzteko.
- Egitea: hau da, plangintzari jarraitzea, elkarren artean harremana duten eta emaitza jakin bat helburu duten prozesuak egitea.
- Egiaztatzea: jardueraren garapena eta emaitza egite eta datuen bidez egiaztatzea.
- Egokitzea: ondorioak ateratzea eta plangintza bat egiteko erabiltzea, akatsak zuzentzeko, baliabideak hobeto erabiltzeko eta emaitza hobeak izateko.