Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko Eraldaketa Digitalaren helburua da teknologia digitalak txertatzea ikastetxeetako irakaskuntza-, ikaskuntza- eta ebaluazio-prozesuetan.
Horretarako, zenbait ekintza bultzatuko dira material berriak sortzeko, hezkuntza-komunitateko pertsona guztien gaikuntza digitala lortzeko, azpiegitura berriak garatzeko eta praktika aurreratuak hartzeko ikaskuntzako eraldaketa digitaleko metodoetan. Gainera, beharrezkoa izango da irakasleen gaikuntza digitala sustatzea eta sare bat sortzea digitalki aurreratuta dauden ikastetxeekin, hezkuntza-sistemaren eraldaketa digitalerako palankarena egin dezan prozesu horretako lehenengo etapetan.
Teknologia digitalek eragina dute hezkuntza-sistemaren jarduera guztietan, eta premia eta aukera berriak sortzen dituzte. Alabaina, teknologia digitalok integratzeak hainbat erronka planteatzen ditu, eta erronka horiei ere erantzun behar zaie
Hezkuntza Sailak Eraldaketa Digitalerako Planaren gaineko kontraste prozesu partehartzailea bultzatu du eta ikastetxe publikoetako zuzendarien ekarpenak zein irakasleek prestakuntza beharren inguruan lehenetsiriko alderdiak kontuan hartu ditu.